Genero indarkeriako biktimen 1.295 salaketa izan dira EAEn bigarren hiruhilekoan

Actualizado: lunes, 23 octubre 2017 12:52

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Genero indarkeriako biktimen 1.295 salaketa erregistratu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) epaitegietan 2017. urteko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurreko hiruhilekoan baino %2,8 gutxiago, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak astelehen honetan plazaratu dituen datuen arabera.

Urteko bigarren hiruhilekoan aurkeztutako salaketa guztien artetik, 1.294tan emakumea izan da genero indarkeriako biktima, hots, aurreko hiruhilekoan baino %2,9 gutxiago.

Justizia erakundeak emandako datuen arabera, 10.000 emakumeko genero indarkeriako 11,58 biktima izan dira EAEn urteko bigarren hiruhilekoan, Espainiako Estatuko tasa 17,04 biktimakoa den bitartean.