BILBO 17 Oct. (EUROPA PRESS) -
Naniano eta ZS produkzio-etxeek urriaren 13an hasi eta 16an amaitu dute genero bortizkeriaren inguruko "Albaitari" film laburraren filmatzea. Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala eta Telmo Tola aktoreak protagonista izan dituen film hau Oiartzungo (Gipuzkoa) Artikutzan filmatu dute Pablo Vijande zuzendariaren aginduetara. "Albaitari" Ion Collar errenteriarrak sortu duen Naniano produkzio-etxearen lehenengo lana da, eta azaroan amaituko da muntaketa-lana.
Produkzio-etxeko iturriek adierazi dutenez, genero bortizkeria gizartearen kezka handietako bat izanik, Nanianok gaur egungo arazo hau planteatu nahi izan du filman, egiten dituen produktuak gizartean lagungarri izateko asmoz, Donostiako produkzio-etxeak halako gaiak jorratzeari eman nahi baitio lehentasuna, betiere, arazoak konpontzeko gizartearen beraren inplikazioa beharrezkoa dela azpimarratuta. Mezua, beraz, egoera latzenean ere, positiboa izatea da azken helburua.
Aipatu bezala, Pablo Vijanderen aginduetara aritu dira Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala eta Telmo Tola aktoreak. Oiartzungo Artikutza filmatu da, urriaren 13tik 16ra, eta Ion Collar izan da ekoizlea.