Gernika-Lumok 73.000 bisitari jaso ditu urtarriletik azarora, iaz baino 13.000 gehiago

Turistak Batzar Etxean
bizkaiko batzar nagusiak
Actualizado: viernes, 9 diciembre 2016 16:32

BILBO, 9 Dic. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumok (Bizkaia) 73.022 bisitari jasi ditu urtarriletik azarora bitartean, iazko aldi berean baino 13.036 gehiago, orduan 59.986 bisitari izan baitziren, Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez.

Jatorriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) turistak dira gehienak (11.298), eta hauen artean, bizkaitarrak izan dira gehien (6.271). Espainiako Estatutik 33.512 bisitari izan dira, gehienak kataluniak (9.033), eta ondoren madrildarrak (6.118) eta valentziarrak (3.924).

Beste herrialde batzuetako turistei dagokienez, urtarrilaren azarora 28.212 izan dira, bereziki Frantziakoak (10.078), Alemaniakoak (3.563) eta Erresuma Batukoak (1.993).

Bestalde, Santa Maria eliza bisitatzera 4.951 lagun izan dira udan. Astrako aterpetik 5.527 bisitari igaro dira Aste Santutik urrira, eta Urriko Azken Astelehenean 2.200 lagunek jaso zuten arreta informazio tokian.