Gernika-Lumoko (Bizkaia) Andra Mari eta San Roke jaietako kartel lehiaketa martxan da

Actualizado: martes, 26 abril 2011 11:50

BILBO, 26 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia), Jai Batzordearen bitartez, 2011ko Andra Mari eta San Rokeren ohorezko herriko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa jarri du abian.

Edonork parte har dezake lehiaketan, eta ezin izango da txertatu idatzirik edota irudirik politika zabalkunde, arrazismo, sexukeria, biolentzia aldarrikapen, edari alkoholdun, tabako edota gainerako drogen inguruko aldarrikapenik egin dezakeenik.

Lanek euskarri zurruna eta eskegitzeko tresna izan beharko dituzte, bestela lehiaketatik at geratuko dira. Karteletan, bakarrik "GERNIKAKO JAIAK 2011" eta formato txikiagoan "abuztuak 12/18" jarri beharko du. Lanak izenburu batekin eta egilearen izena, abizenak, helbidea eta telefonoa gordeko dituen karta-azal itxiarekin aurkeztu beharko dira.

Lanak emateko epea ekainaren 2an amaituko da, eta Kultur Etxean eman daitezke astegunetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, edo bestela postaz bidali (Kultur Etxea, Foru Plaza 2, 48300 Gernika-Lumo).

Saririk ez ematea erabaki dezake epaimahaiak, eta bere kideak saria banatzen den egunean jakinaraziko da, hau da, ekainaren 9an, 18:00etan. Irabazlearentzako 1.000 euroko saria izango da. Saritutako kartela Gernika-Lumoko Udalaren jabegokoa izango da.

Aurkeztutako lanekin, baldintza guztiak betetzen badituzte, erakusketa bat egingo da Kultur Etxean ekainaren 10etik 20ra. Erakusketa amaitu arte ezin izango da kartelik kendu, eta amaitzen denetik aurrera, egileak edo baimendutako pertsona batek lanak jasotzera pasatu ahal izango dira bi hilabeteren buruan, epe hori igarotakoan lanak Kultur Etxeari ematen zaizkiola ulertzen baita.