Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria Museoak martxoaren 27a arte luzatu du Ollaeta Balletei buruzko erakusketa

Erakusketan ikus daitezkeen objektuetako batzuk
GERNIKA-LUMOKO EUSKAL HERRIA MUSEOA
Actualizado: martes, 22 marzo 2011 13:46

BILBO, 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria Museoak martxoaren 27a arte luzatu du "Ballets Olaeta. Amets baten koreografia" erakusketa ikusteko aukera, bisitariek denbora luzeagoan zabalik egoteko egin duten eskaera eta erakusketak izandako harrera ona kontuan izanik, museoko arduradunek adierazi dutenez.

Olaeta Balleten ondarearen aukeraketa hau, Bilboko Ondare Aretotik eta Baionako Euskal Museotik ibilbidea egin ondoren, ballet honen balio historiko, artistiko eta sentimental aberatsa batzen duen erakusketa monografikoa da. Bi urtetan zehar egindako bilketa, inbentariotza, diseinu eta zabalkunde lanaren ondorioa da, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta.

Erakusketa hau ezagutzera emateko antolatu diren ekintza guztiak ere, hau da, bisita gidatuak eta tailer padagogikoak, martxoak 27a arte egin ahal izango dira. Bisita gidatuak mota guztietako taldeei zuzenduta daude, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte, eta tailerrak asteartetik ostiralera 6 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat zuzenduta daude eta larunbatetan 17:00etan familientzat. Ekintza hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 94 625 54 51 telefonora deituta edo euskalherriamuseoa@bizkaia.net posta elektronikora idatzita.