Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Kirol Patronatuak neguko ikastaroetan izena emateko epea ireki du

Actualizado: martes, 27 septiembre 2011 19:19

BILBO, 27 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Kirol Patronatuak neguko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea ireki du asteburu honetan. Adin guztietarako ekintza desberdinak antolatu dira: gimnasia, batuka, umeen dantzak, aerobic, pilates, aquagym, biking, psikomotrizitatea, judo,

karate, igeriketa eta eskalada.

Prezioei dagokionez, jardueratan parte hartzeko 15,70 eta 88 euro bitartean ordaindu beharko da, kirol motaren arabera. Gainera, Kirol Patronatuko abonatuek eta 65 urtetik gorako erabiltzaileek deskontu bereziak izango dituzte.

Gernika-Lumoko Udaleko iturriek adierazi dutenez, informazio gehiago nahi dutenek, Santanape kiroldegian joanda edo 94 627 00 45 telefono zenbakira deituta jaso dezakete.