Gernika-Lumoko Lanbide Heziketako ikastetxeak erizaintza, arotzeria eta ile-apainketa ikastaro berriak antolatu ditu

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 1 septiembre 2010 16:13

BILBO 1 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lanbide Heziketako ikastetxeak hiru ikastaro berritan parte hartzeko matrikulazio epea zabaldu du. Erizaintza geriatrikoko laguntzailea, arotzeria eta ile-apainketa dira hiru ikastaro berriak.

Lehenengo ikastaroa -erizaintza geriatrikoko laguntzailea- aurretik lehen mailako edo etxez etxeko laguntzako beste ikastaro batzuk egin dituzten emakumeei zuzenduta dago. Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Beste alde batetik, ile-apainketa eta arotz laguntzailerako espezialitateak 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude; betiere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu barik eta langabezian egon behar dira edota lanbide bat ikasteko nahia eduki behar dute. Izena emateko epea irailaren 10ean amaituko da.

Hiru ikastaroetarako 15na leku aurreikusi dira, eta izena ematen den ordena errespetatuz esleituko dira. Lanbide hauetakoren batean hasteko asmoa dutenek Alhondiga kaleko 6 atarian dagoen zentrora joan ahal dira informazio gehiago jaso edota matrikula egiteko. Halaber, 94 625 57 58 telefonora deituz jaso dezakete informazioa.

Contenido patrocinado