Gernika-Lumotik igarotzen diren erromesentzako aterpetxe berria irekita egongo da abuztuan

Actualizado: lunes, 3 agosto 2015 16:58

BILBO, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

   Donejakue Bideko Lagunen Alkarteak erromesentzako aterpetxe berria ireki du Gernika-Lumoko (Bizkai) Allende Salazar ikastetxeko gimnasioan. Bertan 35 lagunentzako lekua egongo da eta koltxonetak, mahaiak, aulkiak, dutxa, mikrouhin labea eta beste hainbat zerbitzu eskainiko ditu.

   Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, aterpetxea abuztu osoan zehar irekiko da, ibiltarientzat doan izango da zerbitzuen erabiltzea, eta sartzeko ordutegia 15:00etatik 22:00etara izango da. Iaz 3.900 erromes igaro ziren Gernikatik, Kostako bidea hartuta Santiago de Compostelara joateko asmotan zirenak.