Gernikako Euskal Herria Museoak martxoaren 27ra arte luzatu du "Olaeta Balleta. Amets baten koreografia" erakusketa

Erakusketaren irudi bat
EUSKAL HERRIA MUSEOA
Actualizado: viernes, 21 enero 2011 14:40

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernikako (Bizkaia) Euskal Herria Museoko bisitariek "Olaeta Balletak. Amets baten koreografia" erakusketa denbora luzeagoan zabalik egoteko egin duten eskaera eta izan duen harrera ona kontutan izanik, museoko arduradunek martxoaren 27ra arte luzatzea erabaki dute.

Erakusgai dagoen Olaeta Balleten ondarearen aukeraketa hau, Bilboko Ondare Aretotik eta Baionako Euskal Museotik ibilbidea egin ondoren,

ballet honen "balio historiko, artistiko eta sentimental aberatsa" batzen duen erakusketa monografikoa da. Bi urtetan zehar egindako bilketa, inbentariotza, diseinu eta zabalkunde lanaren ondorioa da, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta.

Erakusketa hau ezagutzera emateko antolatu diren ekintza guztiak ere, hau da, bisita gidatu eta tailer padagogikoak, martxoaren 27ra arte egin ahal izango dira. Bisita gidatuak mota guztietako taldeei zuzenduta daude, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte; tailerrak astartetik ostiralera, 6-12 urte bitarteko ikasleentzat zuzenduta daude eta larunbatetan, 17:00etan, familientzat. Ekintza hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 94 625 54 51 telefonora deituta edo euskalherriamuseoa@bizkaia.net idatzita.