Gernikan aurkituriko gorpuak ez dauka indarkeria zantzurik

Actualizado: lunes, 15 mayo 2017 13:11

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Gernikako (Bizkaia) tailer mekaniko batean astelehen honetan aurkitu duten gizonezkoaren gorpuak ez dauka indarkeria zantzurik. Halere, oraindik autopsia egin behar diote, Ertzaintzaren iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

Arma zuriz egindako lesioak zituen gizonezko baten gorpua aurkitu dute astelehen honetan Gernikako tailer mekaniko batean. Biktima tailerraren jabea zen. Goizeko 08:10ean, pertsona batek gorpua aurkitu du tailerrean eta abisua eman du.

Biktima 54 urteko gizonezko bat da eta arma zuriz egindako lesioak zituen. Eguerdiko 12:00ak jota zirela institutu anatomiko forentsera eraman dute.