"Gerra Zibila eta Memoria Historikoa iberiar penintsulako literaturetan" Nazioarteko Mintegia ospatuko da asteazkenean

Actualizado: lunes, 11 julio 2011 20:54

BILBO, 11 Jul. (EUROPA PRESS) -

"Gerra Zibila eta Memoria Historikoa iberiar penintsulako literaturan" izeneko Nazioarteko Mintegia antolatuko dute uztailaren 13an Eusko Ikaskuntzak eta Etxepare Euskal Institutuak, 9:00etan hasita, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, handik adierazi dutenaren arabera.

Mintegiaren helburua iberiar penintsulako hizkuntzetan agertzen den Gerra Zibilaren inguruko memoria historikoa aztertu eta alderatzeko oinarri teoriko eta metodologikoak ezartzea da.

Estatu Espainiarreko lau hizkuntzetan idazten den literaturan Gerra Zibilaren agerpena ikertzen aritzen diren profesionalak bilduko dira Nazioarteko Mintegi honetan, eta mota honetako galderei erantzuten saiatuko dira: Estatu Espainiarreko literaturek zein memoria historiko partekatzen dute? Literatura guztietan agertzen diren gertaera, gerra ekintza edo kontakizun komunik ba al dago? Egotekotan, zien dira?