Getariako osasun zentroa berria astearte honetatik martxan izango da

Urkullu osasun zentro berrian
Foto: IREKIA
Actualizado: lunes, 22 diciembre 2014 13:58
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Getariako (Gipuzkoa) osasun zentro berriaren inaugurazioa egin da astelehen honetan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria bizi izan duen ekitaldian. Azpiegitura berria 2.700 getariarren zerbitzura egongo da astearte honetatik, abenduaren 23tik, eta instalazio irisgarri, zabal, moderno eta funtzionalak ditu, kalitatezko arreta emateko. Osakidetzak 625.000 euro inbertitu ditu obran eta ekipamenduaren horniduran.

   Urkullurekin batera, Osasun sailburu Jon Darpón, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria eta Getariako alkate Nikanor Lertxundi egon dira inaugurazio ekitaldian.

   Getariarren arreta-beharretara egokitutako zerbitzu bat eskaini ahal izateagatik pozik agertu da Urkullu bisitaren ondoren, eta zentroan lan egiten duten pertsonek egunero egiten duten lana goraipatu du. "Osakidetzak hiru hamarkadetan egin duen inbertsiorik onena bere talde profesionala izan da. Pertsona horiek osasun zerbitzuarekiko eta herritarren ongizatearekiko konprometituta daude", esan du.

   Bestetik, Darpónek nabarmendu duenez, zentro berria kontuan hartuta, Osakidetzak dagoeneko 330 zentro ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurralde historikoetan.

   Gainera, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak Getariako alkate Nikanor Lertxundiri akordioak lortzeko eskainitako lankidetza eta prestutasuna eskertu dizkio, akordio horien bidez, udalaren titulartasuneko erabilera anitzeko eraikin bat eraiki delako eta bertan dagoelako osasun zentro berria.

   "Kalitatezko lehen mailako arreta publikoa eta irisgarria eduki eta eskaini nahi dugu eta arreta horrek pertsona guztien onura eta gogobetetzea ekartzea nahi dugu, eta zentro berri honek hori guztia berresten du", adierazi du.

   Zentro berria hiru solairuko eraikin bateko beheko solairuan eta lehenengo solairuan dago. Eraikina herriko goiko partean dago, Balenciaga Museotik gertu, eta, bertan, eguneko zentroa eta haurreskola ere badaude.

   Hobekuntza nabarmenetako bat osasun zentroaren hedadura da, 512 metro koadrokoa baita, eraikin zaharrak zuen azalera bikoiztuz eta horri esker, kontsulten kopurua handitu ahal izanez. Zentrora joango direnen irisgarritasuna eta erosotasuna hobetzeko asmoz, osasun jarduera beheko solairuan egiongo da, kalearen mailan.

ZERBITZUAK

   Horrela, 325 metroko azaleran hainbat laguntza arlo izango dira: Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua; Medikuntza orokorreko arloko zerbitzuak (bi mediku kontsulta eta erizaintzako beste bi, sendaketetarako eta larrialdietarako gela eta odola ateratzeko eta proba osagarrietarako gela); Pediatriako arloko zerbitzuak (mediku kontsulta bat, erizaintzako beste bat eta bularra emateko gune bat; emaginaren kontsulta dago); eta itxaron gelak.

   Lehenengo solairua barne antolamenduko zerbitzuetarako da. Solairu hori 145 metrokoa da eta bertan daude langileen gunea, bilera gela, aldagelak, biltegia, instalazio teknikoak eta mantentze instalazioak.

   Laguntza beharrei arreta emateko eta Getariko herritarrei zerbitzu hobea emateko, zentro berrian talde profesional berri bat dago. Hala, hauek guztiek osatzen dute talde hori: familiako bi medikuk, pediatra batek, emagin batek, erizaintzako bi profesionalek eta bi administrari laguntzailek. Guztira, zortzi langile dira eta beraien zerbitzu ordutegia 08:00etatik 15:00etara arte izango da, astelehenetik ostiralera.