Getxok 2014ko Europako Kirol Hiri Onenaren saria jaso du Bruselan

Getxoko ordezkariak Bruselan
Foto: GETXOKO UDALA
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2014 14:05
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Getxoko ordezkaritza batek, Imanol Landa alkatea buru zela, udalerri bizkaitarra 2014ko Europako Kirol Hiri Onena izendatzen duen bandera jaso zuen asteazken arratsaldean Bruselan, Europako Parlamentuan egindako ekitaldian.

   Alkatearekin batera, Bruselara bidaiatu dute Álvaro González Kirol zinegotziak eta Getxo Kirolak eakundeko beste lau lagunek: zozketa bidez aukeratutako bi pertsona, kirol erakundearen lana saritzeko, eta irizpide teknikoak baliatuta haututako beste bi, komunikazioa koordinatu eta itunak sinatzeko ardura zutenak, esparru europarrean proiektuak eta diru laguntzak bilatze aldera.

   Saria eskertzeko hitzaldian, 2015erako hautagai izango diren hirietako 350 ordezkariren eta Europako Parlamentuko kideren aurrean, Landak azaldu du Getxoko kirol proiektuaren sostengua "bi oinarri sendo" direla, batetik, gizarte-ehun handi bat, kirol talde eta elkarteek osatua, eta bestetik, "politiken buru den udal erakunde bat, helburu gorentzat kirola eta jarduera fisikoa pertsona guztien eskura izatea duena".

   Aurten Getxok garatu duen kirol jardueren inguruko programak, ACES Europe erakundeak saritu duenak, bost atal izan ditu, honela banatuta: jarduera herrikoiak, lehiakorrak, inklusiboak, dibulgaziozkoak eta proposamen berriak. Getxo Kirolak erakundeak, 130 erakunde, klub eta elkarteren laguntzarekin, 300 ekintza inguru antolatu ditu 50 kirol modalitate desberdinetan. Horietan 40.000 lagunek hartu dute parte eta beste 2.700ek boluntario lana egin dute.

   Aitorpen honekin, Getxok bat egiten du Guimaraes hiri portugaldarrarekin, Europako Kirol Hiri Onenaren irabazleen zerrendan. Aitortze horrek, 2014an zehar Europako Kirol Hiriaren tituluaz gozatu duten 25.000 eta 500.000 biztanle arteko 17 hirietako batek antolatutako kirol programazio onena saritzen du.