Getxoko Agate Deuna Koru Jaialdia izango da bihar, 28 talderen partaidetzarekin

Actualizado: jueves, 3 febrero 2011 14:34

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko (Bizkaia) Agate Deuna Koru Jaialdia ospatuko da bihar eta, aurten, 25. urteurrena beteko du. Hori dela eta, egunean zehar, 28 talde ariko dira eta tradiziozko kantak abestuko dituzte Getxoko kaleetan. Eskoletako taldeak, helduen taldeak eta talde mistoak dira parte hartuko dutenak

Getxoko Kultur Etxetik adierazi dutenez, eskola-taldeekin hasiko da jaialdia, 11 talde ariko baitira eskola-ordutegian. Bestalde, helduen taldeek eta talde mistoek (guztira, 17 talde) 18:00etatik 21:00etara jardungo dute.

Taldeen emanaldiak bi gunetan izango dira: lehenengoa, Erromoko eta Areetako auzoetan eta, bigarrena, Algorta eta Andra Mariko Auzoetan. Beraz, Getxo osoan gozatu ahal izango da tradiziozko kantuez. Bigarren guneko taldeak Algortako geltokiko plazan bilduko dira 20:00etan guztien arteko emanaldia eskaintzeko.