Getxoko (Bizkaia) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana berdintasuna sustatzeko baliabidea izango da

Actualizado: jueves, 7 abril 2011 14:39

BILBO, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Martxoko osoko bilkuran aho batez onartutako Getxoko (Bizkaia) Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko III. Planak lau urteko iraupena izango du (2011-2014), eta Udalaren barruan zein udalerriko eguneroko bizitzan berdintasunaren aldeko testua eta baliabidea izateko helburua du.

Plana partaidetza-prozesu batean burutu da, Getxoko emakumeen zein beste alorretako elkarteen partaidetzarekin, bai eta Udaleko langileekin, sindikatuekin eta beste hainbat erakunderekin ere, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Udala eragile nagusi bezala aritzea nahi du Berdintasuneko Planak, baina herritarren bultzada ere behar du, eta ildo horretan oso garrantzitsua da getxotarrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko politika publikoak beharrezkotzat jotzea.

Era berean, gizonak berdintasunaren aldeko konpromisoetara hurbilaraztea ere garrantzitsua da, eta baita emakume gazteei egungo bazterketa egoeraz kontzientziatzeko baliabideak eskaintzea ere.

Planak izaera bateratzailea du, orain arteko planetan martxan jarritako ekimenen eta jarduera berriena.

Planaren egitura bat dator Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren V. Planarekin, eta hiru ardatz estrategikotan oinarritzen da: emakumeen jabekuntza eta baloreen aldaketa; emakume eta gizonen arteko antolaketa sozial partekatua; eta emakumeen kontrako indarkeriaren kontra lan egitea.

Planak hainbat jarduera burutuko ditu genero eta berdintasuneko irizpideak kontuan hartzen dituen gobernatzeko ereduan, hezkuntzan, gizarteratzean, hirigintzan, enpleguan, ingurunea eta garraioa, kulturan, komunikazioan, kirolean, lankidetzan eta osasunean.