Getxoko (Bizkaia) Etorkinen Plataformak kulturen arteko jai bat antolatu du biharko

Iazko jaiaren irudi bat
GETXOKO UDALA
Actualizado: viernes, 25 marzo 2011 10:16

BILBO, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Kulturen arteko jaia ospatuko da bihar Getxoko (Bizkaia) J.B. Zabala herri ikastetxean, udalerriko Etorkinen Plataformak Udalaren elkarlanean antolatuta. Martxoaren 21ean ospatutako Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan prestaturiko Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako VII. Jardunaldien barruan dago festa.

Antolatzaileek adierazi dutenez, herritar guztiei zuzendutako ekimenaren helburuak dira arrazakeriaren kontra sentsibilizatzea, gizarte getxotarrari Getxoko Etorkinen Plataforma ezagutzera ematea eta plataforma osatzen duten elkarteen partaidetzarako gunea indartzea.

Jaia arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara izango da, tailerrekin, herrialde desberdinetako gastronomien dastatzeekin eta dantzekin, tartean, Boliviakoak, Filipinakoak edo Marokokoak.