Getxoko (Bizkaia) Gorrondatxe-Azkorri hondartzako estratotipoak "Urrezko Iltzea" jasoko du otsailaren 13an

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 10 febrero 2012 18:48

BILBO 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Geologia Zientziatako Nazioarteko Batasunak "Urrezko Iltzea" eman dio Getxoko (Bizkaia) Gorrondatxe-Azkorri hondartzako estratotipoari, eta estratotipoa ezagutarazteko ekitaldia izango da otsailaren 13an, 11:00etan hasita, Getxoko Udaltzaingoaren egoitzan. Lutetiar periodo geologikoko munduko erreferente ofizial izango da ondorioz hondartza getxotarra.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) iturriek jakinarazi dutenez, ondoren, eguerdiko 12:00etan, Gorrondatxe-Azkorri hondartzan bertan, agintariek "Urrezko Iltzea" ipintzeko ekitaldi ofizialak izango dira.

Ekitaldiotan izango dira, besteak beste, EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta EHUko Estratigrafia eta Paleontologiako Ikerketa Taldeko kideak.

Contenido patrocinado