Getxoko XIII. Komiki Azoka ospatuko da igandera bitartean

Komiki Azokaren kartela
Foto: GETXOKO UDALA
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2014 11:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Getxoko (Bizkai) Komiki Azokaren hamahirugarren edizioa ospatuko da gaurtik igandera bitartean, eta biñetaren mundua gerturatuko die zaleei, komikia erabateko protagonista bihurtuz. Aurten, 63 salmenta postu aurkitu ahal izango dituzte bisitariek Getxon, eta horietan izango dira, besteak beste, komiki dendak, liburu denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren artearekin lotutako sektore guztiak.

   Merkataritza gunearen batera batera, Getxoko Komiki Azokan jarduera ugari izango dira, eta, hiru egunetan zehar, "binetaren munduarekiko zaletasuna dutenak nahitaez biltzeko puntua izatera iritsiko da Getxo", antolatzaileek adierazi dutenez.

   Ohikoa denez, artista ospetsuak bilduko dira Getxon, horietako asko nazioartean ere ezagunak, eta hitzaldi eta aurkezpenetan ez ezik, sinatze txandetan ere parte hartuko dute. Aurten, besteak beste, Kevin O'Neill ilustratzaile britainiarra izango da, Alan Moore gidoigile famatuarekin batera "The League Of Extraordinary Gentlemen" sail ospetsua egin zuena. Halaber, Jordi Benet ere izango da, nazioartean izen handia duten sortzaile espainiarretako bat; Benetek "Torpedo 1936" sailarekin lortu zuen ospea.

   Bernet bera izango da, hain zuzen, azokan komikiaren munduko profesionalei urtero egiten den omenaldiko protagonista. Horretan, Ikastolen Elkarteak sustatutako "Xabiroi" aldizkaria ere omenduko dute, euskarazko komikiak hedatzeko egin duen lanagatik. Horiez gain, gonbidatuen zerrendan izango dira, besteak beste, Emma Ríos, David Rubín, Sonia Pulido, Guillermo Zubiaga, Mamen Moreu, Bernardo Bergara eta Raquel Alzate.

   Komiki erakusketak ere ez dira faltako Getxon. Hala, azokako karpan "Mafalda: 50 urte" erakusketa ikusi ahal izango da, Quino egile argentinarrak sortu zuen eta mende erdian hainbat belaunaldiri barrea eragin dien pertsonaia hunkigarriari buruzkoa. Barrutiko beste erakusketa bat Emma Ríosen gainekoa izango da; Ríos estatuko etorkizun handiko ilustratzailea bat da, azokaren aurtengo kartelaren egilea.

GUILLERMO ZUBIAGA

   Euskal komikia ere gozatzeko aukera egongo da Guillermo Zubiagaren "Joanes edo baleazale euskalduna / Joanes or the Basque Whaler" lanaren inguruko erakusketaren eskutik; trilogia hori euskal baleazale baten abenturei buruzkoa da, eta lehen euskal-amerikar komikia dela diote.

   "Blanca, Rosita, Barcelona" erakusketa izango da ikusgai karpan, Miguel Gallardoren komikiari buruzkoa. Horretan, egileak komikia heziketa tresnatzat erabiliz kulturaniztasun balioak sustatu nahi izan du.

   Gainera, azkenaldian egin den moduan, beste leku batzuetan ere egongo dira komiki erakusketak. Bizkaiko Zubian "Alvaroscopio" izango da ikusgai, Alvaro Ortega sortzailearen unibertso bereziari buruzko atzera begirako erakusketa bat, pop estetikan oinarritua. Bertoko taberna eta kafetegi batzuetan eta Gobelako kiroldekigo erakusketa gunean ere zenbait lan ere ikusteko aukera egongo da.

   Horrez gain, argitaletxe eta egileek haien nobedadeak aurkeztuko dituzte azokan, eta hitzaldiak, mahai inguruak eta komikiaren munduarekin zerikusia duten film labur eta dokumentalen proiekzioak egongo dira. Azkenik, Zine Klub zikloan "Neuroworld" filma emango dute, Borja Crespo zuzendari bizkaitarraren lehen film luzea.