Getxoko Nagusien Etxeak jardunaldien eskaintza zabala antolatu du 2011. urterako

Actualizado: lunes, 3 enero 2011 11:53

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Getxoko (Bizkaia) Erromo auzoan dagoen Ibar Nagusien Etxeak 2011. urterako antolatu dituen jardunaldien egutegia kaleratu du. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oso zabala da, aisialdia dibertsifikatzeko ekimenekin, modu aktiboan eta parte-hartzailean gozatzeko helburuarekin.

Antolatutako jardueren artean izango dira irteera kulturalak, zenbait egunetarako txangoak (Girona eta Alacant), ibilaldiak mendian, museoak, txapelketak (briska, tutea, musa, billarra, damak eta igela, besteak beste), jaiak eta dantzaldiak, hitzaldiak, abesbatza eta ikastaro ugari, tartean sebilanak, areto-dantzak, oroimena hobetzeko, euskara, argazkintza edo pintura.

Egutegi berria Nagusien Etxearen egoitzan -Lope de Vega kaleko 12 zenbakian- edo www.getxo.net webgunean lor daiteke. Informazio gehiago 94 466 01 50 telefono zenbakian eska daiteke.