Getxoko Udalak 29.600 euro eman dizkio "Ibilbide Ekologikoak" programari

Actualizado: martes, 8 febrero 2011 15:02

BILBO, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) 29.600 euroko diru-laguntza eman dio udalerriko ikastetxe publikoetako Ikasleen Gurasoen Federazioari "Ibilbide Ekologikoak" ingurumeneko hezkuntza-programa aurten aurrera eraman ahal izateko.

Hiru biologok zuzendutako "Ibilbide Ekologikoak programaren helburua ikasleek ingurumenaren gainean ezagutza hartzea eta kontzientziatzea da, Getxoko inguruak ezagutzearen bitartez. Edukiaren hiru eremuak honako hauek dira: landa-lurrak, hirigunea eta kosta.

Udal getxotarretik adierazi dutenez, programa garatzeko ingurune naturalean eta hirigunean irteerak egiten dira. Lehen Hezkuntzako 5. mailan "palaxua eta hormak" izeneko ekosistemak ikasten dute eta 6. mailan "landa-lurra". DBHko lehen mailan "hirigunea" aztertzen dute eta bigarren mailan "kosta eta meatze aldea".

Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroak ere parte hartzen du programan. Lehenengo taldeak Getxoko hirigunea aztertzeko irteera egiten du eta bigarren taldeak kostako biologia eta geologia aztertzeko. Halaber, eskulanak, tailerrak edo ikerketa lanak diziplina anitzeko metodologiarekin egiten dituzte.

2009-2010eko ikasturtean, ikastetxe publiko, pribatu eta ikastoletako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko 1.800 bat ikaslek hartu zuten parte egitasmo honetan.