Getxoko Udalak 3.000 euroko ezohiko diru-laguntza onartu du Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat

Actualizado: miércoles, 20 abril 2011 13:20

BILBO, 20 Abr. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak Bizkaiko Elikagaien Bankuari 3.000 euroko ezohiko diru-laguntza ematea onartu berri du, bere instalazioetan izandako suteak eragindako galerengatik elkartasuna agertze aldera.

Izan ere, joan den apirilaren 11n, sute batek Bizkaiko Elikagaien Bankuak Basauriko Denak industrialdean dituen instalazioetan pilatuta zeuden 70 tona elikagai erre zituen, Getxoko Udaletik gogoratu dutenez.

Sutea izan arren, irabazi-asmorik gabeko elkarteak iragarri du bere lanarekin jarraituko duela, hau da, egoera onean egon baina botatzekoak diren soberako elikagaiak horien beharra dituzten pertsonengana helaraztea. Une honetan, zerbitzua eraikin bereko beste egoitza batetik eskaintzen jarrituko du, hots, Basauriko Cervantes Etorbideko 46 zenbakiko 2. solairuan, 19 moduluan.