Getxoko Udalak beira birziklatzea sustatzeko kanpaina jarri du martxan

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Getxoko Udalak eta Ecovidrio erakundeak beiraren gaikako bilketaz sentsibilizazio kanpainaren edizio berri bat jarriko dute martxan udalerri bizkaitarrean ostegun honetan, otsailaren 23an, jasotako beira kopurua eta kalitatea gehitzeko eta hobetzeko asmoz.

   "Beirak bizitza asko izan ditzake, birziklatu" goiburupean, kanpaina hau biztanle guztiei zuzenduta dago eta informazio puntu ibiltari batean oinarritzen da. Informazio puntu horrek, beiraren edukiontzi berdera bota beharreko beira ontzien inguruan hainbat galdera dituzten herritarrei informatzea du helburu.

   Jolasak dituzten informazio puntuen eta birziklatutako beira aleen eskulan tailerraren saioak otsailaren 23an, 24an eta 25ean egingo dira Areetako Geltokiko plazan. Lehen eguneko ordutegia 10:30etik 13:30era artekoa izango da; bigarrenean, 17:30etik 20:30era, eta hirugarrenean, 11:00tatik 14:00etara. Saioak lekuz aldatu eta martxoaren 15ean, 16an eta 17an Algortako Geltokiko plazan izango dira, egun bakoitzean lehen aipatutako ordutegi berean.

   Informazio puntura gerturatzen diren pertsona guztiei, edukiontzi berdean zer utzi behar den eta zer ez den utzi behar ezagutzera ematen duen jolas ezberdinetan parte hartzera gonbidatuko zaie, egunerokotasunean agertzen diren zalantzak argitzeko asmoz. Edukiontzi berdean, soilik beirazko botila, pote eta flaskoak utzi behar dira.

   Zeramika, portzelana, ispilu eta leihoetako kristalak, bonbila, fluoreszenteak, tapak, tapoi eta txapak, kortxoak eta plastikozko poltsak ez dira edukiontzi berdean utzi behar, eta zergatiak bertan argituko dira.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.