Getxoko Udalak bi pisuen lagapena arautzen duen hitzarmena berritu du Uribe Kosta elkartearekin

Actualizado: miércoles, 26 enero 2011 15:31

BILBO, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak adimenez gutxituak direnen aldeko Uribe Kosta Elkartearekin bi pisuen erabilera arautzen duen hitzarmena berritu du. Hitzarmenari esker, dagoeneko etxebizitza bat bihurtuta dauden bi pisu horien erabilera uzten dio elkarteari Udal bizkaitarrak. Pisuak Romoko Luis Lopez Oses kaleko 3 zenbakian daude kokatuta.

Hitzarmenak 2000. urtean martxan jarritako lagapenari luzapena emango dio beste hamar urtez. Era berean, jarraipena emango dio elkartearekin dagoen kolaborazio ibilbide luzeari, eskualdean 30 urte daramatzalako lanean, bereziki Getxon, erabiltzaileen %46 getxotarrak baitira.

Uribe Kosta elkarteak bere gain hartuko ditu adimenezko gai-gabeziadunentzako pisu erkidea mantentzeko gastuak eta Udalak, berriz, etxebizitzan egiturazko izaera edukiko duten konponketak.