Getxoko Udalak bidea itxiko du ibilgailuentzat Manuel Smith kaleko tarte batean ostegunetik aurrera

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 12:21

BILBO, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) Areeta auzoko Manuel Smith kalea itxiko du ostegunetik aurrera, Lertegi eta Mesedeetako kaleen arteko zatian, Bake-Eder egikaritze-unitateko lanak direla eta.

Bidea zabalik utziko da soil soilik garajeetatik irten edo horietara sartzeko. Horrez gainera, une zehatz batzuetan, ezin izango da garajeetan sartu-irtenik egin bidea itxiko den tartean. Aste pare batean bidea itxita egongo dela aurreikusi du Getxoko Udalak.