Getxoko Udalak bidegorri bat egingo du Borobia plazatik Aingeruaren etorbideraino

Actualizado: viernes, 28 enero 2011 15:40

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) bidegorri bat egingo du Borobia plazatik Aingeruaren etorbideraino, Oiz eta Mugarra kaleetatik pasatuz, paisaia eta oinezkoen pasabidea berreskuratzeko proiektuan zehaztutako obren baitan. Bidegorriak bi metroko zabalera izango du eta, zonaldean dauden aparkalekuak eta espaloien zabalera ez aldatzeko asmoz, Getxoko Udalak kale horietan zirkulaziorako noranzko bakar bat ezarriko.

Hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera, Oiz kalea, Jata eta Mugarra kaleen arteko bide-zatian, Jata kaletik Mugarra kale aldera doan zirkulazioko noranzko bakarra geratuko da. Bestalde, Mugarra kalea, Oiz kalearen eta Aingeruaren etorbidearen arteko bide-zatian, Oiz kaletik Aingeruaren etorbide aldera doan zirkulazioko noranzko bakarra geratuko da.

Lanak egiteko epea gutxi gorabehera hiru eta erdi astetakoa izango da. Getxoko Udalak seinaleei adi egoteko eta hobekuntza lan horiek trabarik sortuz gero barkatzeko eskatu die herritarrei.