Getxoko Udalak "Wanted" ideien lehiaketa jarri du abian, gazteentzako egitasmoak sustatzeko

Iaz saritua izan zen GetxoKlik egitasmoaren aurkezpen kartela
GETXOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 2 marzo 2011 12:54

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) martxoaren 21etik apirilaren 8a arte ireki du epea "Wanted" ideien lehiaketaren hirugarren ekitaldian parte hartu nahi duten 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko. Udal getxotarrak Gazteria Zerbitzuaren bitartez antolatzen du lehiaketa.

2009tik bost izan dira lehiaketari esker aurrera egin duten proiektuak: Norabide guztiak (2009), Decoración Urbana Audiovisual (2009), Galería de arte virtual (2009), Guaitorock(2010) eta GetxoKlik (2010). Sarietan 15.000 euro banatuko dira aurten, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Lehiaketara bildu ahal izango dira, ideia edo proiekturen bat izanik, lan-taldea osatzeko beste bi lagun dituzten gazteak. Getxoko bizitza soziala, ekonomia edota kultura aberasten laguntzen dituzten proposamenak aurkeztu beharko dituzte.

Proposamenak askotarikoak izan daitezke, hala nola antzezkizun laburrak edo performance txikientzako ekoizpenak, film laburrak egitekoak, erakusketak, enpresa bat sortzeko ideiak, lehiaketak antolatzekoak eta abar. Halaber, hezkuntza eta aisialdirako ekimenak ere aurkez daitezke (ikastaroak, tailerrak), bai eta sentsibilizazio eta zabaltze proiektuak ere (hitzaldiak eta abar).

Diru sariez gain, beste motako laguntzak jasoko dira irabazle diren ekimenak martxan jarri ahal izateko, besteak beste, lanbidearen gaineko aholkularitza, orientazioa edo trebakuntza.

Interesatuek zer egin nahi duten azaldu beharko dute aldez aurretik prestatutako txantiloian, gidoi modura. Ondoren, arlo ezberdinetako profesionalek euren ideiak azalduko dituzte aurkeztutako proiektuak aberasteko asmoarekin, berriro idatzi eta aurkeztu ahal izateko.

Deialdiaren oinarriak eta proiektuaren txantiloia Herritarren Arretarako Udal Bulegoetan daude eskuragarri, bai eta Gazte Bulegoan eta www.getxo.net webgunean ere.