Getxon desagerturiko gizona aurkitu dute, erdi lo, Leioako indusketa lan batzutan

Actualizado: martes, 14 julio 2015 13:10

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Getxoko (Bizkai) adinekoen egoitza batetik astelehenean desagertu zen 81 urteko gizonezkoa aurkitu dute, konortearekin baina erdi lo, Leioako indusketa lan batzuetan. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, azterketa medikoa egiteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

   Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak bilaketa lanak astelehen arratsaldean hasi zituzten, desagerpenaren berri izan ondoren, eta, nagusiki, Neguri, Santa Ana eta Larrañazubiko inguruetan aritu ziren bilatzen, baina ez zuten aurkitu. Ertzainek, Getxoko udaltzainek eta Ertzaintzaren beste baliabide batzuek astearte honetan hasi dituzte berriro bilaketa lanak, batez ere Getxo udalerriaren inguruetan.

   Goizeko 11:30 aldera, Leioako Larrakoetxea zeharkalean egiten ari diren indusketa lan batzuetako langileek Ertzaintzari jakinarazi diote adineko gizon bat aurkitu dutela, konortearekin baina erdi lo. Azkenean, 81 urteko Getxoko bizilaguna Gurutzetako Ospitalera eraman dute, azterketa medikoa egiteko.