Gintonic jazz taldearekin bukatuko da gaur Getxoko "Neguko Bidaia" zikloaren hirugarren edizioa

Actualizado: viernes, 18 febrero 2011 11:04

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gintonic jazz laukotearen emanaldiarekin bukatuko da gaur Getxoko (Bizkaia) Andres Isasi Udal Musika Eskolak antotalutako "Neguko Bidaia" errezitaldi eta solasaldien zikloaren hirugarren edizioa. Kontzertua 19:15ean hasiko da eta sarreraren prezioa lau eurokoa izango da.

Gintonic laukotea Mario Clavell flauta-jotzaileak eta Andres Isasi Musika Eskolako irakasleak eratu zuen. Bera, taldekide guztiak bezala (Ramon Escobar, Dabid Martin eta Eduardo Lazurtegi), ibilbide handiko eta mundu osoko agertokietan esperientzia zabala duten musikariak eta Euskadiko zentro ospetsuenetako irakasleak dira.

Taldearen jarduera-eremua jazza da, baina bere errepertorioak toki arruntetatik ihes egiten du eta rock, world music edo tangotik datozen musiketan barneratzen dira.