Gipuzkoa Basketek Endesa Liga jokatuko du datorren denboraldian

GBC, Endesa Ligan
GIPUZKOA BASKET
Actualizado: jueves, 20 julio 2017 12:17

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

ACB elkarteko Biltzar Nagusiak ostegun honetan onartu ditu modu ofizialean bazkide bezala Donosti Gipuzkoa Basket 2001 SKE SAD (Gipuzkoa Basket Club) eta CB Miraflores SAD (San Pablo Burgos) taldeak, eta horrela, talde donostiarrak Endesa Liga jokatuko du 2017-18 denboraldian.

ACBk jakinarazi duenez, bi taldeek joan den astean aurkeztu zuten lehiaketan sartu ahal izateko beharrezkoak ziren dokumentazioa eta diru kopurua, eta kontu ikuskaritzak eta ACBk aztertu ondoren, ontzat eman dituzte. ACBko taldeek aho batez onartu dute bi taldeak elkartean sartzea.

Modu honetan, talde gipuzkoarra estatuko saskibaloiaren maila nagusira itzuliko da datorren denboraldian, berriro ere Porfi Fisacen aginduetara, aurreko urtea Urrezko LEB mailan jokatu ondoren.