Gipuzkoa Basketek Thomas Abercrombie eskolta fitxatu du

Actualizado: lunes, 13 abril 2015 13:30

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoa Basket taldeak Thomas Abercrombie eskolta zeelandaberritarra fitxatu du, joan den astean Taquan Dean jokalari estatubatuarrra Irango Ligara joan ondoren. Zeelanda Berrikoa datozen egunetan helduko da eta denboraldia bukatu arte egongo da Donostian, taldeak bere webgunean jakinarazi duenez.

   Abercrombiek 27 urte eta 1.98 metro ditu. Bere ibilbide ia osoa Zeelanda Berrian egin du, eta bere selekzioarekin ere jokatu du. Joan den urtean Frantziako Asvel taldean aritu zen, zazpi partida jokatu eta batez beste partidako 5 puntu sartuz.

   2013. urtean, Auckland hiriko jokalaria San Antonio Spurs, Milwaukee Bucks, Houston Rockets eta Dallas Mavericks NBAko taldeekin aritu zen campusetan, eta ondoren Phoenix Suns taldean izan zen 2013ko NBAko Udako Liga jokatzen.