Gipuzkoako Aldundiak 12,6 milioi bideratuko ditu bazterketa arriskuan daudenentzako zerbitzuetara

Actualizado: martes, 27 enero 2015 17:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 27 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egin ditu bazterkeria jasateko arriskua dutenei bideratutako zerbitzuak, beharrizan bereziak dituzten pertsona gehiago artatu ahal izateko. Horrela, Diputatuen Kontseiluak 12.610.110 euroko gastua onartu du gaur, herritar hauei egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak nahiz bizikidetzako beste aukera batzuk eskaintze aldera. Iaz baino 315.000 euro gehiago bideratuko dira aurten, zortzi plaza berri ireki direlako Gipuzkoan.

   Guztira, 585 plaza daude egoitza (431) eta eguneko zentroetan (154) banatuta, "baina beharrezkoa da zerbitzu hauek zabaltzen jarraitzea, oraindik ere itxaron zerrenda dagoelako", foru erakundeko arduradunek azpimarratu dutenez.

   Horregatik, Gipuzkoako Aldundiak 12 plaza gehiago ireki nahi ditu aurten, baina horretarako ezinbestekoa da Batzar Nagusiek Kreditua Gehitzeko Foru Araua onartzea. Gainera, erabiltzaileen %70 baino gehiagok gizarteratze helburuak betetzen dituztela gaineratu du, eta beraz, "zerbitzu honen balorazio positiboa egiten dugu".

   Diputatuen Kontseiluak onartutako diru hori gizarteratzean eta laneratzean jarduten diren 25 erakunderekin izenpetutako lankidetza akordioak ordaintzera bideratuko da, bai egoitza eta eguneko zentroak kudeatzeko, baita herritarrei laguntza eskaintzeko hainbat programen bitartez ere. Elkarte hauen artean daude, besteak beste, Gurutze Gorria, Emaus, Cáritas, SOS Arrazakeria edo Proyecto Hombre.

   Gizarteratze zerbitzu hauen erabiltzaileek dituzten arazoak, besteak beste, drogamenpekotasuna, sare sozial eza, kalean bizitzea, espetxetik irteterakoan gizarteratzeko edo laneratzeko laguntza behar dutela eta bazterkeria jasaten dutela dira.

   Joan den urtean 1.400 pertsona inguruk hartu zuten parte aipaturiko erakundeen laguntzarekin Gipuzkoako Aldundiak eskaintzen dituen gizarteratze zerbitzu eta programetan. Erabiltzaile gehienak gizonezkoak dira (75%) eta ia %40, 18-30 urte bitartekoak. Buruko gaixotasunen eta adimen urritasun maila altua da erabiltzaileen artean.