Gipuzkoako Aldundiak 1,7 milioi eman dizkio Bergarako Udalari, UNEDekin adostuta duen eraikin trukea ahalbidetzeko

Isazelaia, Garitano eta Esparza
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2014 16:57

DONOSTIA, 17 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bergarako Udalak eta UNEDek egoitza aldaketa gauzatzeko lehen urratsa eman dute. Horretarako hitzarmena sinatu dute eta foru erakundeak 1.717.000 euroko diru laguntza eman dio Bergarako Udalari, Errege Seminarioa eta Arrizuriagaren arteko permuta gauzatu ahal izateko.

Hitzarmena Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jaione Isazelaia Bergarako alkateak eta Iñaki Esparza UNED-Bergarako zuzendariak sinatu dute gaur, irailaren 17an, Bergaran.

Uztailaren 29ko Diputatu Kontseiluan onartu zen erabakia. Lehenago, ekainaren 6an egin zen UNEDeko Patronatuko bileran onartu zen permutaren operazio osoa, "aukera emango baitu UNED-Bergara zentro elkartuaren eta Bergarako Udalaren instalazioak eta funtzionalitatea nabarmen hobetzeko". Bestalde, behin permuta gauzatuta, Arrizuriaga jauregian egokitzapen obrak egingo dira UNEDen egoitza bertan kokatzeko.

Diru laguntza horri esker Bergarako Udalak Errege Mintegia eskuratuko du bertan, besteak beste, kultura erabilera anitzerako gunea eta museoa kokatzeko.