Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 30/07/2010 13:24

Gipuzkoako Aldundiak eta Nevadako Unibertsitateak 'Pat-Eloisa Bieter' beka sortu dute euskal kultur ondarea sustatzeko

   Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nevadako Unibertsitateak (AEB) euskal kulturaren zabalkundea sustatzea helburu duen 'Pat-Eloisa Bieter' beka sortu dute. Bekak 15.000 euro emango ditu eta jarraipena izateko asmoz eratu da.

   Foru erakundetik gaur adierazi dutenez, lankidetza hitzarmena sinatu du Boisen (Idaho, AEB) Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin, 'Pat Eloisa-Bieter' deitu duten beka sortzeko. 1970eko hamarkadan AEBetan euskal kultura sustatzen eta ikasle estatubatuarrentzat euskal ikasketak antolatzen "aitzindari" izan ziren senar-emazteak omendu nahi izan dituzte bekari izen hori jarriz.

   Lankidetza hitzarmenaren izenpetze ekitaldia Boiseko udaletxean egin da, Dave Bieter alkatea buru zela. Bieter ekimenari izena ematen dien senar-emazteen semea da.

   Halaber, ekitaldian izan dira Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Kanpo Ekintzen diputatua, Joseba Zulaika Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariondokoa eta Carmelo Urza Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria.

   Galdosek esan duenez, hitzarmenaren helburua "euskal eta gipuzkoar kulturaren ondarea zabaltzea da, lurraldeko ikertzaile batek burutuko duen doktore-beka bat sortuz ikerlanak eta argitalpenak egitearekin batera".

   Bestalde, Zulaikak eta Urzak bekari izena ematen dien senar-emazteen irudia iruzkindu dute. "Euskal ikasketek AEBetan bizi duten egoeraren zati handi bat beraiek duela lau hamarkada inguru egin zuten lanari zor zaio", azaldu dute.

   Azkenik, Dave Bieterrek gogoratu du "lehen urratsak egoera zailean" eman zirela, "oraindik eten ez den ibilbide bati ekin zioten ikasle gutxi batzurekin". Horrela, Boiseko alkateak azpimarratu du orain "ehunka" direla programa hauetan parte hartzen duten ikasleak.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
La ola de frío se agudizará el fin de semana Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Camps dice que siempre se ha sentido "habilitado" políticamente

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.