Gipuzkoako Aldundiak gazteei eta gazteria arloko profesionalei zuzenduriko webgune berria abiarazi du

Actualizado: lunes, 9 febrero 2015 17:10
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak webgune berria du astelehen honetatik aurrera: www.gipuzkoangazte.eus. Webgunearen helburu nagusia da erabiltzailearen beharrak eta nahiak modu erraz eta zuzenenean asetzea. Gazteak eta profesionalak biltzen dituen webgunea da eta, alde batetik, gazteen interesekoak diren gaiak jorratuko ditu eta, bestetik, gazteekin lan egiten duten profesionalentzat hainbat izango ditu.

   Foru erakundeak jakinarazi duenez, web orri berriak 2.0 teknologia du ardatz: erabiltzailearekin interakzioa hobetu da, sare sozialak modu erabilgarrian txertatu dira eta bilatzaileen lehen postuetan azaltzea ziurtatu da, erabiltzaileak informazioa erraz aurki dezan.

   Irudi moderno eta garbia du, nabigagarritasuna eta erabilgarritasuna hobetuz, eta diseinua guztiz moldagarria da, hau da, edozein tamainako euskarritan ikus daiteke, kalitate onean.

   Horrez gain, informazio osoa zentralizatu egin da. Horrela, Gazteria Zuzendaritzak eskaintzen dituen zerbitzu eta programa guztiak begirada batean ikusi ahal izango dira, eta bertatik tramiteak elektronikoki hasteko aukera izango da: udaleku eta gazte oporraldietan izena ematea, diru laguntzak eskatzea, Aldundiko aterpetxeetan erreserbak egitea, kontsultak eta beste hainbat tramite.

   2014. urtean, gazteria alorreko euskarriek, batez beste, 80.000 bisita baino gehiago izan zituzten. Webgune berriak "gazteen erreferentzia puntu" izaten jarraitu nahi du eta, hori lortzeko berrikuntzak egin dira, ahalik eta kalitate onena eskaintzeko. Gainera, Gipuzkoako gazteria sarea osatzen duten profesionalen lana ere erraztu egingo du, haien arteko komunikazioa bizkortzearekin batera.