Gipuzkoako Aldundiak Kutxabanken kontrol publikoa bermatzeko adostasuna lortzea proposatu die Arabakoari eta Bizkaikoari

Actualizado: martes, 16 septiembre 2014 17:54
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Martin Garitano diputatu nagusiak Kutxabanken kontrol publiko eta sozialari eusteko Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako proposamenaz adostasuna lortzeko deia egin die Javier de Andres eta Jose Luis Bilbao Araba eta Bizkaiko diputatu nagusiei, hurrenez hurren.

   "Proposamena kontuan har dezaten, eta kutxen erakunde sortzaileetako ordezkari moduan, denon artean hitz egin dezagun, Kutxabanken izaera publiko eta soziala bermatzeko. Asko dugu jokoan, kutxen etorkizuna funtsezkoa da gure herriarentzat, eta instituziook arduraz jokatu behar dugu", esan du Garitanok.

   Gipuzkoako Aldundiak Kutxaren kontrol publiko eta sozialari eusteko proposamena aurkeztu zuen joan den astean. Foru arduradunarentzat, "pribatizazioaren aurrean, alternatiba legezko eta egingarria da, eta borondate politikoa badago, Kutxaren izaera historikoa mantentzeko aukera ematen duena".

   "Kutxa pribatizatzea arduragabekeria itzela da. Kutxa gipuzkoar guztion ondarea da. Gaur egun, lurralde honetako instituzioek, gizarte mugimenduek, bezeroek, langileek beraiek ordezkaritza dute Kutxan. Horrek esan nahi du informazioa jasotzeko, galderak eta proposamenak egiteko eta erabaki nagusietan parte hartzeko eskubidea dutela", azaldu du.

   Kutxa banku fundazio bihurtzen bada, aldi, "hori dena desagertu" egingo dela ohartarazi du Garitanok. "Bukatu egingo da kontrol publiko eta soziala; hamabost pertsonak hartuko dituzte erabaki guztiak eta Gipuzkoako instituzioek, gizarte mugimenduek, sindikatuek ez dute pertsona horien erabakien gainean inongo kontrolik izango", adierazi du.

   Ildo horretatik, "herritarrak ez nahasteko deia" egin du Gipuzkoako diputatu nagusiak. "Berdin du Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatzea patronatuko 15 kide horien izenak, instituzio honek ez duelako gerora pertsona horien erabakietan eragiteko inolako modurik izango. Banku fundazio bihurtuta, gipuzkoar guztion ondarea, Kutxa, 15 pertsonaren esku geratuko da, gizartearen kontroletik kanpo; pribatizatu egingo da. Eta hori onartezina da", azaldu du.