Gipuzkoako Aldundiak "Lasa eta Zabala" eta "Amama" filmei emaniko laguntzen txostena eskatu du Urquijok

Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 17:52
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkari Carlos Urquijok 20 eguneko epea eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiari "Lasa eta Zabala" eta "Amama" filmei emandako diru laguntzen espedienteak igor diezazkion. Foru erakundeask 100.000na euro eman zizkien bi pelikulei banaketa eta ekoizpen gastuei aurre egiteko.

   Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak Carlos Urquijok bere aurka daraman "etengabeko jazarpena" salatu du, "bereziki euskararen gaiarekin zerikusia dutenean".

   Egoera honen aurrean, Gipuzkoako Aldundiak adierazi du "oztopo guztien gainetik euskara bultzatzeko eta babesteko neurriak" hartzen jarraituko duela, "Gipuzkoa euskaldunagoa izan dezagun".