Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazioko enpresen nazioartekotzea sustatzeko programa bat abiarazi du

Actualizado: martes, 16 diciembre 2014 12:20
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Bazkundeak Subcontex jarri du martxan, azpikontratazioko enpresen nazioartekotzea bultzatzen duen proiektua, fakturazioa areagotzean eta berreskuraketan oinarritzen dena. Proiektua 2015eko iraila arte egingo da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 482.000 euroko diru laguntza izango du. Lurraldeko ETEak nazioartekotzeko prozesuaren laguntzen programaren baitan dago, merkataritza erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Azpikontratazio industria Gipuzkoako industriaren BPGaren %27,6 ordezkatzen duen sektorea da, eta Subcontex programaren helburua nazioartekotzearen bitartez lurraldeko azpikontratazio enpresen fakturazioa berreskuratzea eta areagotzea da.

   Horretarako, programa honek ekintza ezberdinak egingo ditu. Horrela, alde batetik, azpikontratazio industriaren eskaera eta eskaintzaren funtsezko aldeen azterketa egingo da. Azpikontratazio enpresa gipuzkoarren lehiakortasuna aztertuko da Europako eta Afrikako iparraldeko bezeroen beharrak kontuan hartuz, Frantziako, Suitzako, Alemaniako eta Marokoko enpresa erosle garrantzitsuenen hautaketa bat egingo delarik.

   Halaber, nazioarteko merkatu ezberdinetan identifikatutako aukerak aztertuko dira, eta enpresa bakoitzaren balore eskaintza eskariari egokituko zaio. Enpresa bakoitza bakarka ebaluatuko da, bere eskaintzaren arabera eta nazioarteko erosleek euren hornitzaileak aukeratzeko orduan ezarritako irizpiedeen arabera, hau guztia eskaintza lehiakor baten bitartez balorea lortzeko helburuarekin.

   Gainera, enpresen salmentak areagotzeko ekintza zuzenak egingo dira. Bisitak eta bilerak egingo dira herrialde ezberdinetan erosle posibleekin eta erosleen bilerak eta bisitak antolatuko dira Gipuzkoako enpresetan. Azkenik, sektoreari buruzko informazio garrantzitsua izateko sistema bat ezarriko da.