Gipuzkoako errepide nagusietako 223 zirkulazio-seinale aldatuko dituzte bihar sei lantaldek

Actualizado: sábado, 5 marzo 2011 13:59

DONOSTIA, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Sei lantalde ariko dira bihar Gipuzkoako errepide nagusietako 223 zirkulazio-seinaleak aldatzen, Espainiako Sustapen Ministerioaren 8.3-IC Errepideen Instrukzioan xedatutakoari jarraituz. Une oro segurtasun neurriak ezarriko dira.

Zehazki, AP-1 (Eibar-Arabako muga) errepidean, 60 seinale aldatuko dira; AP-8an (Eibar-Irun), 120; A-15ean (Andoain-Nafarroako muga), 13; GI-20an (Donostiako saihesbidea), lau; GI-131n (Martutene-Urnieta), sei; GI-636an, bi; eta GI-632an (Beasain-Zumarraga), 18.

Seinaleen aldaketek Gipuzkoan eragindako errepideen luzera 150 kilometrokoa da, eta sei lantaldetan 24 langile, sei kamioi eta 14 furgoneta ariko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Ordutegiei dagokienez, AP-1 eta AP-8 autobideetan, bihar arratsaldeko 14:00etatik aurrera aldatuko dira seinalean, eta gainerako errepideetan, bihar gaueko 22:00etatik astelehen goizaldera arte.

Gidari guztien lankidetza eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak muga horiek zorrotz bete ditzaten eta errepide artapeneko langileek segurtasun baldintza egokietan lan egin dezaten.