Gipuzkoako Foru Aldundiak bere "gaitzespen irmoena" adierazten du Bartzelonako eraso terroristaren aurrean

Actualizado: viernes, 18 agosto 2017 10:58

DONOSTIA, 18 Ago (EUROPA PRESS)

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere "gaitzespen irmoena" adierazten du ostegun arratsaldean Bartzelonan gertatu den erasoa eta gero, komunikatu baten bidez.

Markel Olano diputatu nagusiak bere "doluminak helarazi nahi dizkie eraso terrorista honetan hil diren edo zaurituak izan diren guztiei, eta bere solidaritatea adierazi nahi die biktimei, beraien senide eta familiei, hala nola, Bartzelonako hiritarrei eta Kataluniako herri guztiari".

EKITALDIA

Halaber, ostiral honetan, eguerdiko 12:00etan, EUDELek deituta, Bartzelonako eraso terrorista gaitzesteko ekitaldia egingo da Donostiako Alderdi Ederrean.

Foru gobernua bertan izango da lehendakariarekin eta hiriko alkatearekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiak herritar guztiei "dei egin nahi die gaitzespen ekitaldi honetan parte hartzera eta atentatuan hilik edo zaurituak suertatu diren guztiei eta beraien
senide eta lagunei bere solidaritatea adieraztera".