Gipuzkoako Foru Aldundiak 547.592 euro bideratuko ditu hiri hondakinak prebenitzeko eta berrerabiltzeko

DONOSTIA, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Gipuzkoako Foru Aldundiak 547.592 euro erabiliko ditu hiri hondakin gutxiago sortzeko, eta prebentzio ekimenak eta berrerabilpena sustatzeko jardueretara 2012an. Laguntzok Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Sailak banatuko ditu udalen eta mankomunitateen artean.

   Diputatuen Kontseiluak asteartean hartutako erabaki honen bidez, udaletan zein mankomunitateetan prebentzioa eta berrerabilpena sustatzea helburu duten proiektuak eta jarduerak finantzatu nahi

ditu Gipuzkoako Aldundiak. Horrez gain, gai honen inguruko sentsibilizazioa eta komunikazioa helburu duten ekintzak ere diruz lagundu nahi ditu erakunde horietan.

   Foru erakundearen arabera, sortzen den hiri hondakin kopurua murrizteko lagungarri izan daitezke laguntza hauek; izan ere, gai organikoak konpostatzeari garrantzi berezia ematen baitio deialdiak. Hartara, konpostatzeko proiektuak lehentasunezkoak izango dira, zirkuitutik hiri hondakin kopuru handia ateratzea ahalbidetzen baitute. Horrez gain, ongarri bihurtu ondoren, baliabide modura erabiltzeko aukera ematen dute gai organikoek. Konpostatzea, ingurumenarentzat mesedegarri izateaz gain, ekonomikoki merkeagoa da udalentzat eta mankomunitateentzat.

   Aldundiak onartutako laguntzek Europako Batasunak ezartzen dituen irizpideak jarraitzen dituzte, bete-betean: hondakinen tratamenduan prebentzioak du lehentasuna eta gero berrerabilpenak. Europako Batasuneko zuzentarau berriak behartu egiten ditu estatu kideak hondakinen prebentzioko programak egitera.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.