Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015eko Saria-VI. Erremonte Kopa hasiko da ostiralean Zestoan

Erremontea ostiralean Zestoan
Foto: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 10 junio 2015 14:00

DONOSTIA, 10 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015ko Saria-VI. Erremonte Kopa hasiko da Zestoan ostiralean, ekainaren 12an. Aurtengo edizioan eskuz binakako partidak jokatuko dira berriro ere erremontekoak hasi baino lehen, pilotazale gehiago frontoietara erakartzeko asmoz.

   Asier Sarriegi Gipuzkoako Aldunfiko Kiroleko zuzendari nagusiak, Jaime Agirre Euskal Jai Erremonteko Fundazioaren zuzendariak, Juan Carlos Etxeberria Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren gerenteak eta Jaione Isazelaia Bergarako alkateak foru jauregian aurkeztu dute aurtengo egitaraua. Aurkezpenean Anselmo Astiazaran eta Jaione Isazelaia egon dira, Zestoa eta Bergarako udalen izenean, baita Ager Lasurtegui ere, babesle modura.

   Modu honetan, VI. Erremonte Kopa pilotaleku motzetan jokatuko da, Zestoan, ostiral honetan, eta Lazkaon, ekainaren 19an. Finala, aldiz, Bergarako frontoian izango da, ekainaren 28an.

   Bikoteak honako hauek izango dira: Zeberio II.a-Ion, Matxin III.a-Barrenetxea IV.a, Uterga-Agirrezabala eta Ezkurra II.a-Endika. Eskuz binakako partidak, aldiz, Gelis-Odriozola eta Illarramendi-Salegi, eta Zubizarreta-Zaldua eta Egiguren Erauskin izango dira.