Gipuzkoako hondartzetan ez dago bandera gorririk gaur, eta bost bandera hori jarri dituzte

Zarauzko hondartza
WSL - Archivo
Actualizado: martes, 21 agosto 2018 13:19

DONOSTIA, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gurutze Gorriak aditzera eman duenez, gaur ez dago bandera gorririk Gipuzkoako hondartzetan, hortaz, inon ez dago debekatuta bainua. Horrez gain, bandera horia dago Donostiako Zurriola hondartzan, Orion, Zarautzen, Gaztetapen eta Itzurunen. Gainerako hondartza guztietan bandera berdea dago; horrenbestez, librea da bainua.

Itsasgora arratsaldeko 14.20ean izango da, eta itsasbehera 20.36tan. Uraren tenperatura 23 gradukoa da, eta afluentzia erdi-altua dago kostaldean.