Gipuzkoako Merkataritza Ganberak merkataritza-bidaia antolatu du Txinara

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 19:12

DONOSTIA 25 May. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Txinarako misio komertziala antolatu du, maiatzaren 28tik ekainaren 1era. Eusko Ganberek sustaturiko bidaian, 18 izango dira bidaiatuko duten enpresak, zortzi gipuzkoarrak dira, bederatzi bizkaitarrak eta bat arabarra. Enpresa askok errepikatu egingo dute urtero Txinara egiten den bidaia, herrialdeak eskaintzen dituen aukerak handiak direlako.

Bidaia honetan parte hartuko duten enpresa gehienak industrialak dira, ardogintza alorrekoak eta aholkularitzoak ere parte hartuko duten arren. Enpresa bakoitzak bere agenda propioa eramango du eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera arduratuko da guztia koordinatzeaz.

Misioaren helburua harremanak erraztea da, han lan egin nahi duten enpresentzat, eta Txinako merkatuan barneratzen laguntzea. Merkatu txinatarrean finkatzen eta sendotzen laguntzea azken finean. 2010. urtean zehar merkatu honen hazkundea %10,3 izan zen, bertako gobernuaren helburuak eta nazioarteko instituzioen aurreikuspenak gaindituz.

Contenido patrocinado