Giro dotorearekin jarraituko du eguraldiak gaur

Euskalmet agentziaren iragarpena abuztuaren 20rako
EUSKALMET
Actualizado: lunes, 20 agosto 2018 9:26

DONOSTIA, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, gaur (hilak 20, astelehena) giro dotorearekin jarraituko dugu. Goizeko lehen eta azken orduetan lainogune batzuk agertuko dira, baina egunaren erdiko orduetan eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu denean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du edo pittin bat igoko da; eguneko balio beroenak 25 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 30 ºC-ra hurbilduko dira barnealdeko txoko gehienetan. Haizea aldakor ibiliko da hasieran, eta eguerditik aurrera iparraldetik finkatu eta bizitu egingo da.

Itsasoan goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin. Egunaren erdiko orduetan ipar-osagaira aldatu eta arratsaldean ipar-ekialdekoa ibiliko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro beteko olatuak altxatuko ditu.