Giuseppe Poeta (Laboral Kutxa) hiru aste egongo da jokatu gabe

Giuseppe Poeta jokalari italiarra
Foto: BASKONIA
Actualizado: lunes, 17 febrero 2014 13:58

GASTEIZ, 17 (EUROPA PRESS)

   Giuseppe Poeta Laboral Kutxako antolatzaile italiarra hiru aste egongo da jokatu gabe, ezkerreko abduktorean duen zuntz etendura baten ondorioz, talde gasteiztarrak gaur jakinarazi duenez.

   Poetak ez zuen jokatu joan den ostegunean Euroligan Fenerbahceren aurka, ezta joan den larunbatean ere Buesa Arenan Real Madrilen aurka, partida hasi eta ia berehala lesionatu baitzen, lau minutu bakarrik jokatuz.

   Antolatzaile italiarrak laster hasiko ditu lesioa sendatzeko lanak, Baskoniako zerbitzu medikoek zehazturiko errehabilitazio prozesuaren baitan, talde gasteiztarreko iturriek jakinarazi dutenez.