Giza Eskubideen VII. Topaketa egingo da Donostian martxoaren 31n eta apirilean 1ean

Actualizado: sábado, 19 marzo 2011 14:22

DONOSTIA, 19 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Kanpo Ekintzako Sailak, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko Zientzia Idazkaritzarekin lankidetzan, Giza Eskubideen VII. Topaketa antolatu du martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Donostiako Miramon Teknologia Parkean, "Mundu globalean gizakien lekualdatze behartuari emandako erantzunak" izenburupean.

Antolatzaileek adierazi dutenez, beharturiko populazio-mugimenduei buruzko hainbat alderdiren inguruan eztabaidatzeko balioko du topaketak. "Drama hori, hain zuzen, oso hedatua dago, gaur egun munduak bizi duen errealitate aztoratuan. Lekualdatutakoen, askotan ozta-ozta bizirauten dutenen, kopuru handiak gaitz hori arazo humanitario bihurtu du, baita segurtasunerako eta garapenerako arazo ere", azaldu dute.

Gai horien inguruan gogoeta egiteko, 150 pertsona baino gehiago (adituak eta gaia interesatzen zaienak) izango dira Topaketan. Ekkimenak helburu bikoitza du: gizakien mugimendu behartuen zergatiak eta ezaugarri nagusiak aztertzea alde batetik, eta arazoarekin zerikusia duten eragile guztiak ematen ari diren erantzunaz hausnartzea bestetik.

Horretarako, antolakuntzak lan-jardunaldi bikoitza (martxoak 31 eta apirilak 1) antolatu du, martxoaren 31n eta apirilean 1ean, gaikako hiru multzotan banatuta: lehenengo multzoa, fenomenoa kokatzea izango da; bigarrena, barne-lekualdatzeari emandako erantzunak; eta hirugarrena, erronkak barne-desplazamenduaren aurrean.

Lehenengo multzoan, Genevako Segurtasun Politikako Zentroko dekano akademiko eta Segurtasun Arazo Berrietako buru Khalid Koser-ek eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko irakasle Joana Abrisketak hartuko dute hitza.

Bigarren multzoan, Pontificia Universidad Javerianako Politika Zientzien eta Nazioarteko Harremanen Fakultatean eta Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko Genero Ikerketen Eskolako irakaslea den Donny Meertens, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko Nazioarteko Ekimen Humanitarioko Masterraren (NOHA) zuzendaria den Cristina Churruca eta Errefuxiatuentzako Norvegiar Kontseiluko Barne Lekualdatzearen Monitoretza daraman Barbara McCallin izango dira protagonistak.

Azkenik, hirugarren multzoan, berriro Barbara McCallin-ek eta Erin Mooney pertsonen barne-lekualdatzeetan nazioarteko adituak hitz egingo dute.