Giza-garapenetik ordena global zuzen bat eraikitzea izango da Hegoaren XVI. Jardunaldien ardatza

Actualizado: martes, 25 enero 2011 11:29

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Hegoa Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak antolatutako jardunaldien 16. edizioa egingo da gaur eta bihar Bilboko BBK Aretoan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, jardunaldien ardatz nagusia, giza-garapenetik abiatuta ordena global zuzen bat eraikitzea izango da. Saioak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, eta lau hitzaldi eskainiko dira, kutsu ezberdinekoak, eta ordena berrian zeresan handia dutenak.

Horrela, gaurko saioan, Miguel Ceara Dominikar Errepublikako PNUDeko Giza Garapenerako Bulegoko koordinatzailea eta Celia Amoros Filosofia, Filosofia Moral eta Politikoko katedraduna, idazlea eta feminista izango dira protagonista.

Bestalde, bihar, Albert Roca Lleidako Unibertsitateko Antropologia irakasle eta 'Studia Africana' aldizkariko zuzendariak eta Dora Maria Tellez borrokalari sandinista, Osasun ministro ohi eta diputatu ohi, historialari eta Movimiento Renovador Sandinista mugimenduko buruzagiak hitz egingo dute.