Gizakiak lurrean utzitako arrastoa islatzen duten argazkien erakusketa bat ireki dute Bilbon

Erakusketako argazkietako bat
BILBOKO UDALA/INSTITUTU FRANTSESA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 20 mayo 2013 14:48

BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak eta Institutu Frantsesak, ZAWP Bilbao kolektiboarekin lankidetzan, gizakiak lurrean utzitako arrastoa aztergai duen 50 bat artisten argazkiak daude ikusgai gaurtik Bilbon. Artista horien artean Begoña Zubero eta Aitor Ortiz bilbotarrak daude.

"De paso en la tierra / De passage sur la terre / Lurrean igarota" erakusketa PVC malguko olanetan inprimatutako 48 argazki erraldoik osatzen dute (175x120 cm) eta Abandoibarrako kale-argietan zintzilikaturik egongo dira ekainaren 12ra arte, Deustuko zubiaren eta Salbeko zubiaren artean.

Bertan parte hartu duten artistei honako hau argitzea eskatu zaie: pertsona baten bizialdian bost kontinenteak alderik alde zeharka daitezkeen garaian, nolako oroimena eraman edo nolako arrastoa utzi nahi luketen mundu honetan izandako igaroaldiaz.

Françoise Adamsbaum galerista eta arte-merkataria eta William Jeffett surrealismoan eta arte garaikidean espezializatutako aditua dira erakusketaren komisarioak. Katalogoan, Santiago Olmo kritikariaren eta Alain Fohr Frantziak Espainian duen Enbaxadako kultura aholkulariaren testuak bildu dira.

Contenido patrocinado