Gizarte berrikuntza bultzatzen duten euskal erakundeek Bruselako euskal ordezkaritzan aurkeztu dituzte proposamenak

Actualizado: miércoles, 22 junio 2011 19:19

BILBO, 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskadik Bruselan daukan ordezkaritzan aurkeztuko dituzte euskal erakundeek Euskadin egin nahi dituzten gizarte berrikuntzen inguruko proposamenak, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.

Gizarte berrikuntzan giltza diren euskal erakundeek, Innobasque- Berrikuntzen Euskal Agentzia, EUTOKIA (Bilboko gizarte berrikuntzarako egoitza), Lan Ekintza edo eta Bilbao Ria 2000ek, berrikuntza horiek kultura, ingurune, osasun edo eta ezagutzan garapen, enplegu eta sormenerako giltza izango direla aurkeztu beharko dute erakunde eta Europako eskualdeen aurrean.

Euskadik Bruselan daukan delegatuaren esku egongo da aipatu ekintzaren aurkezpena, Marta Marinen eskuetan, hain zuzen. Innobasqueren aldetik, zuzendari orokorrak, Jóse María Villatek, gizarte berrikuntza saileko zuzendariak, Luis Mari Uribarrik, eta Bilbao Metropoli 30eko zuzendari orokorrak, Alfonso MArtínez Cearrak hartuko dute parte.

Ekimen honek gehiago sendotuko ditu euskal gizarteko berrikuntzak Europako erakundeen aldetik izan duten onarpen bidean, Europako Batzordea, Eskualdeetako Batzordea eta Batzorde Ekonomiko eta Europako Gizarteak osatzen dutena, gehiago zehazteko.

Europar Batasunaren eremuan eta Europako erakundean 2009an antolatutako ekintzen esparruan -Europako Sormenaren eta Berrikuntzaren urtea-, Ordeazkaritzak ekintza ezberdinak bultzatu zituen praktika hobeagoen trukaketa burutzea helburutzat harturik eta sormenak berrikuntzarekiko daukan lotura estuaren aitortza egiteko asmoekin.

2009 urtean, Disonancias izeneko euskal plataforma, Europar Batasunarengandik aukeratua izan zen enpresa sektorean sormena eta berrikuntza bultzatu zutenen artean ekimenik indartsuena egin izanagatik.Beste aldetik, Eutokiak ongi etorria eman zion, urten honen hasieran, gizarte berrikuntzaren inguruko europear bilera bati.

Innobasquek gizarte berrikuntzaren inguruan hausnartzen duen talde bat lideratzen jarraitzen du, duela bi urte bezalaxe. Aipatutako ekimen hori Euskadik Eskualdeen Batzordean daukan parte hartze eremuan burutzen da.