Gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia) iruzur baten bidez pertsona bati 100 euro lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 18 abril 2011 14:50

BILBO, 18 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo Barakaldon (Bizkaia) pertsona bati 100 euro lapurtzeagatik. Atxilotuak bertoko moneta nolakoa den erakusteko eskatu zion biktimari, eta honek diru-zorroan zeramatzan billeteak utzi eta atxilotuak 50 euroko bi ostu zizkion, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 14:00ak aldera, auto bat Barakaldoko Autonomia kaletik zihoan oinezko baten parean gelditu zen. Kopilotuak bazkaltzeko jantokiren batez eta atzerriko diruarekin ordaintzea posible zen ala ez galdetu zion oinezkoari. Biktimak ezer ez zekiela eta hemengo moneta euroa zela erantzun zion.

Ondoren, autoan zihoan pertsonak euroak nolakoak ziren erakusteko eskatu zion. Oinezkoak diru-zorroan zeramatzan billeteak erakutsi zizkion ezezagunari ikusi zitzan, eta berreskuratu nahi izan zituenean, ezezagunak ez zizkion itzuli nahi izan eta diruaren jabeak eskuetatik kendu behar izan zizkion.

Orduan, handik pasatzen ari zen Ertzaintzaren patruila bat gelditu zen gertatzen ari zela argitzeko. Oinezkoak ertzainei kontatu zien zer gertatu zen eta hasieran, diru-zorroa ondo begiratu gabe, dirurik ez zuela falta esan eta bere bidea jarraitu zuen. Hala ere, handik gutxira, diru-zorroa ondo begiratu 50 euroko bi billete falta zituela konturatu zen.

Hori dela eta, Ertzaintzaren agenteek susmagarria atxilotu zuten -23 urteko gizonezko bat-, eta gaurko egunean zehar eramango dute agintaritza judizialarengana.